IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

0

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da otsailaren 11n. Egun horretarako, bosgarren urtez, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan Elhuyarrek, eta Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elgoibar eta Irurako 218 saltokik hartuko dute parte, otsailaren 3tik 11ra.

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa.