N-121-A errepidea itxiko dute astearte honetan, otsailaren 18an, Iruñea-Irun noranzkoan

0

Astearte honetan, otsailaren 18an, zirkulazioa etengo da N-121-A errepidean, Iruñea-Irun noranzkoan, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoaren inguruan berriz pintatzeko lanekin jarraitzeko. Trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko da 8:00etatik 17:00etara.
Eten-puntuak N-121-A errepidean kokatuko dira, lehena 27+000 kilometro-puntuaren inguruan, NA-1210 errepiderako irteera-adarraren parean (Frantziarako noranzkoan), eta bigarrena 35. kilometro-puntuan, Almandoz herriaren parean.