Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia izan da buru Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren osoko bilkuran. Foro horretan honako hauek bildu dira: alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza eta Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak; bestetik, Gaikuntza eta lurraldeko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakunde nagusiak, hala nola Fekoor, Avifes, Lantegi Batuak, Harresiak Apurtuz, Lares Euskadi, Nagusiak, Fevas-Plena Inclusión Euskadi, Edeka, EAPN Euskadi, REAS, Gizardatz, Gizatea, Euskal Gorrak, Once eta, lehen aldiz, Astialdi Sarea.
Elkarrizketa Zibilerako Mahaia lankidetza publiko-pribaturako gune egonkorra da; bertan, diagnostikoak partekatzen dira, proposamenak diseinatzen dira eta Bizkaiko gizarte-erronkei aurre egiteko ekintzak definitzen dira. Gobernantza ireki eta parte-hartzailearen eredu hori kontsultatik harago doa, eta berrikuntzaren eredu gisa finkatu da, erakunde publikoen eta gizarte zibil antolatuaren ahaleginak bateratzen dituena, Bizkaia inklusiboa eta kohesionatua eraikitzeko konpromiso partekatu batean.
2025erako ildo estrategikoak
Astelehenean egindako osoko bilkuran, ezarritako lantaldeek egindako aurrerapenak berrikusi dira, bai eta hurrengo urterako lehentasunak zehaztu ere. Identifikatutako erronka nagusien artean, bestea beste, egoera zaurgarrian dauden pertsonen bizi-luzera, mendekotasuna, desgaitasuna, gizarteratzea eta nahi ez den bakardadearen aurkako borroka daude.
Bere hitzaldian, Elixabete Etxanobek azpimarratu egin du foro honek duen garrantzia lana elkarrekin egiteko espazio gisa: «Gure gizarte-sistemaren iraunkortasuna erronka partekatua da. Espazio horrek gure gizarte-politikak indartzeaz gain, ildo beretik lan egingo dugula bermatzen du, Bizkaian inor ez dadin arretarik gabe geratu «.
Gainera, Etxanobek balioa eman dio Auzolanean oinarritutako lankidetzari, eta nabarmendu duenez, «Hirugarren sektore sozialarekiko lankidetza eta etengabeko elkarrizketa funtsezkoak dira Bizkaia lurralde inklusibo eta solidario bihurtzeko, hau da, denontzako Bizkaia bat «.
Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du gobernantza irekiko eredu horrekin duen konpromisoa, horri esker, gizarte-politika eraginkorragoak eta jasangarriagoak eraiki baitaitezke, pertsonen ongizatea hobetzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sendotze