Gobernu Kontseiluak 10,4 milioi euroko kredituak gaitu ditu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailerako

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailerako 10.493.680.25 euroko kredituak Europar Batasunarekiko finantza-harremanen programako eta 2025eko aurrekontuko diru-sarrerekin gaitzen dituen dekretuari.

Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak nabarmendu dute konpromiso irmoak daudela 10.493.680,25 euroko diru-sarrerak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari, LGENF funts komunitarioak kofinantzatutako laguntzei dagokienez.

Hori dela eta, kopuru hori gaitu da, eta funtsak Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egin beharreko jarduketak finantzatzeko erabiliko da.