Euskotrenek 2024an inoizko daturik onenak izan ditu, 54 milioi inguru bidaiarekin

0
  • Garraio-zerbitzuen erabilerak % 12,67 egin du gora 2023arekin alderatuta, batik bat % 50eko beherapenek eta sarea handitzeak bultzatuta
  • Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak nabarmendu du herritarrak garraio publikoaren aldeko “apustu argia egiten” ari direla

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko sozietate publikoak, 2024an inoizko zifrarik onenak lortu ditu egiten dituen garraio publikoko zerbitzuetan, 54 milioi inguru bidaiarekin. Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak aurreko ekitaldiko datuak eman ditu, Vitoria-Gasteizko tranbiaren aginte-postura egin duen bisitan. Izan ere, hiri horretako tranbiak izan du bidaiarien hazkunde handienetako bat. “Garraio publikoan aplikatutako beherapenek eman diguten aukera aprobetxatzen ari dira herritarrak, eta trenez, tranbiaz eta autobusez modu jasangarrian mugitzearen aldeko apustu argia egiten ari dira», adierazi du garraio arduradunak.

Bost tren-lineen (E1, E2, E3, E4 eta E5), Bilboko metroko L3 linearen, Vitoria-Gasteizko eta Bilboko tranbia-zerbitzuen, Larreinetako funikularraren eta Euskotrenek kudeatzen dituen Bizkaiko eta Gipuzkoako autobus-lineen artean, sozietate publikoak milioika pertsonaren desplazamendu-premiak bete ditu 2024an, 53.995.283 bidaiarekin. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 12,67ko igoera izan da, eta aurten ere bultzada handia eman dute % 50eko beherapenek eta sarea handitzeak, hala nola Vitoria-Gasteiztik Salburua auzorako tranbiak. Zifra hori 40 urteko historian izandako handiena da. Lau hamarkada horietan Euskotrenek 1.300 milioi bidaia eskaini ditu guztira.

Euskotrenen zerbitzuen erabilerak gora egin du unitate operatibo guztietan: % 10,7 tren, metro eta funikularrean; % 19,37 tranbietan eta % 8,71 autobusetan. Susana García Chuecak aditzera eman duenez, zifra horien atzean dago “guztiok mugikortasun-ohitura jasangarriagoak hartzea, eta pertsonek CO2 isuriak murriztearen aldeko erabakia hartzea”.

 

2023 2024 2023-24 KONPARAZIOA (%)
BIZKAIA trena 13.429.340  

15.046.484

 

 

12,04

 

GIPUZKOA trena  

15.937.079

 

 

17.466.380

 

 

9,60

 

BILBO tranbia  

3.248.880

 

 

3.759.453

 

 

15,72

 

VITORIA-GASTEIZ tranbia  

9.049.726

 

 

10.920.991

 

 

20,68

 

BIZKAIA errepidea  

2.922.266

 

 

3.280.594

 

12,26
GIPUZKOA errepidea 3.334.588  

3.521.381

 

 

5,60

 

GUZTIRA 47.921.879 53.995.283 12,67

 

Zerbitzuen arabera, Vitoria-Gasteizko tranbiak izan du hazkunderik handiena, ia 11 milioi balidazio izan baititu (10.920.991), hau da, % 20,68ko igoera izan baitu 2023an lortutako kopuruarekin alderatuta —maximo historikoa ezarri du sortu zenetik pasa diren 16 urteetan—.2024ko urrian, gainera, beste errekor bat hautsi zen, lehen aldiz gainditu baitzuen hilean milioi bat erabiltzaile (1,07 milioi); azaroan eta abenduan ere mugarri hori errepikatu zen (1,02 eta 1,05, hurrenez hurren).

Vitoria-Gasteizko tranbiaren erabileraren hazkundea, batetik, tarifetan aplikatzen ari diren % 50eko deskontuen eta, bestetik, Salburuko adarra martxan jartzeak ekarri duen zerbitzuaren hobekuntzaren ondorio da. Geltokien erabilerari erreparatuta, erdigunekoak dira nagusi —Angulema, Legebiltzarra, Europa, Antso Jakituna—:

 

ANGULEMA % 12,90 LANDABERDE % 2,80
LEGEBILTZARRA % 12,10 HEGOALDE % 2,50
EUROPA % 8,40 ILIADA % 2,20
ANTSO JAKITUNA % 6,60 TXAGORRITXU % 2,00
HONDURAS % 5,60 IBAIONDO % 2,00
GERNIKAKO ARBOLA % 3,70 SANTA LUZIA % 2,00
LAKUABIZKARRA % 3,60 UNIBERTSITATEA % 1,90
WELLINGTON % 3,50 LA UNION % 1,80
FORONDAKO ATEA % 3,50 INTERMODALA % 1,50
LOVAINA % 3,30 ARRIAGA % 1,50
FLORIDA % 3,30 KRISTO % 1,30
EUSKAL HERRIA % 3,10 ABETXUKO % 1,00
SALBURUA % 3,00 KAÑABENTA % 1,00
NIKOSIA % 3,00 ARTAPADURA % 0,90

 

Bizkaiko zerbitzuak

Euskotrenek Bizkaian kudeatzen dituen garraio publikoko zerbitzuak 2024an 2023an baino % 12,6 gehiago erabili dira. Guztira, 22 milioi bidaia baino gehiago egin dira, aurreko urtean baino ia 2,5 milioi gehiago.

 

2023 2024 2023-2024 KONPARAZIOA (%)
BIZKAIA trenbideak trena+L3+funikularra 13.429.340  

15.046.484

 

 

12,04

 

BILBO tranbia  

3.248.880

 

 

3.759.453

 

 

15,72

 

BIZKAIA errepidea  

2.922.266

 

 

3.280.594

 

 

12,26

 

GUZTIRA 19.600.486 22.086.531 12,6

 

Bilboko metroaren L3 linean egindako bidaien kopurua —guztira 7.039.958— % 18,3 handitu da azken urtean (2023an 5.948.357 izan ziren), eta autobus bidezko zerbitzuetan hazkundea % 12,2koa izan da. Bilboko tranbian % 15,7ko igoera erregistratu da (3.759.453 bidaia 2024an). Bilboko tranbiaren geltokien erabileraren ehunekoa honako hau da:

 

ERRIBERA % 9,90 SABINO ARANA % 5,10
GUGGENHEIM % 9,20 PIO BAROJA % 4,60
ABAINDOIBARRA % 8,90 OSPITALEA % 4,50
SAN MAMES % 8,80 EUSKALDUNA % 4,30
URIBITARTE % 8,70 LA CASILLA % 4,20
ABANDO % 8,20 ABUSU % 3,80
ARRIAGA % 7,20 BOLUETA % 3,70
ATXURI % 5,60 BASURTU % 3,20

 

Gipuzkoako zerbitzuak

Euskotrenek kudeatzen dituen Gipuzkoako tren-lineek eta autobus-zerbitzuek 1,7 milioi bidaiari gehiago izan dituzte, hau da, % 8,5 gehiago.

Euskotrenek Gipuzkoan egiten dituen zerbitzuetatik trena da erabiliena, zehazki, Topoa (E2 Lasarte/Oria – Hendaia linea), 2024an ia 12 milioi bidaiari (11.991.153) izan zituen, Gipuzkoan guztira erregistratzen diren 17,5 milioi bidaiarietatik.

 

2023 2024 2023-2024 KONPARAZIOA (%)
GIPUZKOA trena  

15.937.079

 

 

17.466.380

 

 

9,60

 

GIPUZKOA errepidea 3.334.588  

3.521.381

 

 

5,60

 

GUZTIRA 19.271.667 20.987.761 8,5

 

Tranbiaren aginte-postua

Gasteizko tranbia-sistema guztia Ibaiondoko kotxetegi eta tailerren ondoan dagoen aginte-postutik, izen bereko tranbiaren adarraren azken geltokiaren ondoan. Bertatik, herritarrei zerbitzua ematen dieten 16 tranbien zirkulazioa gainbegiratzen da. Guztira, 270 zirkulazio egiten dira egunero, eta toki horretatik zaintzen da segurtasuna. Espazio horretatik, gainera, zerbitzuaren mozketak eta gorabeherak kudeatzen dira.