Gros eta Intxaurrondoko haur-eskolen proiektuak ere onartu dira
Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberetan haur-eskola bat egiteko lokala gaitzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea, 822.412 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 8 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Era berean, Intxaurrondo Hegoako haur-eskola (251.813 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko egikaritze-epea) eta Groseko Zemoria kaleko haur-eskola (800.168 euroko aurrekontua eta sei hilabeteko egikaritze-epea) gauzatzeko proiektuak onartu dira.
Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, proiektu horiek «oso esperotakoak dira, eta hiriko haurreskolen eskaintza nabarmen handitzea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzaren familia- eta kontziliazio-politiken bidez horien erabilera sustatzen ari den eta haien eskaria handitzen ari den une honetan«.
Hauek dira aurreikusitako jarduerak:
- Loiolako Erriberetako haur-eskola:
Gabriel Lafitte plazako 3. zenbakian dagoen lokala hiru eremutan egituratuko dira, eta hiru gela izango ditu: - 1-2 urteko bi gela
- 0-1eko gela bat.
- Intxaurrondo Hegoako haur-eskola:
Lokala Baratzategi kaleko 19. zenbakian dago, Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko beheko solairuan. Bi ikasgela eta komun batzuk eraberritu behar dira, bi ikasgelako haurreskola bat jartzeko: - bat 0-1 urteko 14 umerentzat
- eta beste bat 1-2 urteko 8 haurrentzat.
- Zemoria-Gros haur-eskola:
Proiektu honen helburua Bilintx Urrutiko Batxilergo Institutuaren ekialdeko eremuko beheko solairuan haur-eskola bat ezartzea da. Hiru gela izango ditu: - 0-1 urteko gela bat
- eta 1-2 urteko bi.
Proiektu horiek Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (Next funtsak) datozen funtsen finantzaketa dute.
Garraiobide alternatiboetarako abonuak
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du baimena ematea bizikleta, moto, ziklomotor eta patineteen erabiltzaileentzako abonuak merkaturatzeko. Tarifa berri horiek Telparkekin, hiriko aparkaleku publiko gehienen enpresa emakidadunarekin, udan lortutako akordioari lotuta daude, eta maiatzetik aurrera erosi ahal izango dira, ziurrenik.
Abonu horiek aukera ematen diete garraiobide alternatibo horien erabiltzaileei ibilgailu-mota bakoitzerako erreserbatutako gune batean aparkatzeko, hileko prezio finkoan, eguneko 24 orduetan (zerbitzu- eta arreta-ordutegia aparkalekuaren berbera izango da):
- Bizikletak (12 euro/hileko):
-
- • Plazak gune bereiztuan:
-
- ◦ Alderdi Eder-Boulevard: 48 plaza
-
- ◦ Cervantes-Kontxa: 76 plaza
-
- ◦ Okendo: 140 plaza
• Baldintzak:
◦ Adin nagusikoa izatea edo 14 urtetik gorakoa izatea, gurasoen/tutoreen baimenarekin
◦ Udal Erregistroan bizikleta erregistratua izatea
- Patineteak (12 euro/hileko):
-
- • Plazak gune bereiztuan (armairuak):
-
- ◦ Alderdi Eder-Boulevard: 10 plaza
-
- ◦ Cervantes-Kontxa: 10 plaza
-
- ◦ Okendo: ez dago tokirik oraingoz
• Baldintzak:
◦ Adin nagusikoa izatea edo 14 urtetik gorakoa izatea, gurasoen/tutoreen baimenarekin
- Motorrak eta ziklomotorrak (55 euro/hileko):
Belartza Gaina UJP
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Belartza Gainako jarduketa integratuaren Urbanizatzeko Jarduketa Programa (UJP). Eremu horretan, jarduera ekonomikoetarako lurzoru urbanizagarriko gune berri bat sortzea aurreikusten da, Belartzan dagoena luzatuz.
2025/02/18-an argitaratua