Udaberriko laborategietan izena emateko epea zabalik Kontadoresen

0

Gazteentzako 9 laborategi kultural programatu dira, martxoaren 11tik aurrera

Kontadoresek gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu. Martxoa eta ekaina bitartean, 85 plaza eskainiko dira 9 laborategi kulturaletan banatuta. Proposamena gazteen interes, behar eta zaletasunetan oinarrituta egin da, haien poltsikora egokitutako prezioekin.

Udaberri honetan, sorkuntza artistikoari eskainitako laborategiak nabarmentzen dira, eta, oraingoan, bi ikuspuntu ezberdinetatik jorratuko den argazkigintza analogikoa nabarmentzen da. Halaber, dantza, formatu esperimentaleko zinema sorkuntza eta auto-ezagutza sustatuko dira.

Elkarlanean osaturiko proposamenak ere egongo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programarekin batera bidaiak ondo antolatzen ikasteko doako laborategia egongo da.

Era berean, BATZEN ekimenak 16-23 urte bitarteko gazteentzako bultzatutako formakuntza soziolaborala eskainiko du Lan mundura sarrera laborategian eta doakoa izango da.

Eskainiko diren ikastaroak

  • Dancehall
  • Argazkilaritza analogikoan hastapenak
  • Labo: argazkilaritza esperimentala
  • Cine experimental
  • Sorgin bilkura
  • Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia
  • Bidaia bat antolatu
  • Lan mundura sarrera
  • Ziklikoak gara: hilerokoaren zikloa ezagutzen

Parte hartzeko irizpideak

Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteek. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute, euren parte-hartzea egokia dela joz gero, eta plaza libreak egonez gero.

Izen-ematea

Izen-ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke: www.kontadores.eus
Bertan ere ikus ditzakezu eskaintza guztia, egutegia, ordutegiak eta prezioak.

Informazio +

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro 13 , Bidebieta, Donostia.
943 483476
kontadores@donostia.eus
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:30
Larunbata: 17:00 – 21:00