Kiroleko profesionalek izena eman dezakete jada Nafarroako Kirolaren Erregistro berrian

0

Asteartetik zabalik dago Nafarroako Kirolaren Erregistro berria, eskatutako titulazioa duten eta aitortutako bost lanbideetako batean lan egiten duten kirol-profesionalei zuzendua: Gorputz Hezkuntzako irakaslea, kirol-monitorea, entrenatzailea, kirol-zuzendaria eta prestakuntza fisikoko profesionalak. Irailaren 1etik aurrera, izena ematea nahitaezkoa izango da jarduera profesional horietan aritzen direnentzat.