Kontsumobidek gogorarazi du debekatuta daudela energia-konpainia aldatzera gonbidatzen duten telefono-deiak

0

Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazi du araudiak berariaz debekatzen duela energia-hornidurako konpainiek (elektrizitatea, adibidez) merkataritza-deiak egitea.

Ohar hau Zumarraga – Urretxu KIUBaren bidez egin da, bi konpainiaren izenean telefono-deiak egin direla egiaztatu delako, kontsumitzaileei elektrizitate-merkaturatzailearen aldaketa eragiteko. Gainera, salatzaileek egiaztatu dute konpainia horiek kontsumitzaileen datu pertsonal gehiegi dituztela.

Kontsumoko Euskal Institutuak Datuak Babesteko Estatuko Agentzian deiak egiten dituzten enpresak salatzea gomendatzen die kaltetuei (https://www.aepd.es/areas-de-actuacion/reclamaciones-de-telecomunicaciones ).