Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari elkarrizketa egin diote Radio Vitoriako «Gaur actualidad» saioan. Elkarrizketan egonaldi turistikoen gaineko zergari buruz hitz egin dute, eta sailburuak zera adierazi du: «Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila eta Ogasun eta Finantza Saila batera lan egiten ari gara, eta Sailaren ildo estrategikoak aurkezteko agerraldian jada iragarri nuen sei hilabeteren buruan ibilbide-orri bat izango dugula, eta oraindik epe horren barruan gaude».
Sailburua baikor agertu da «indar politikoen artean adostasun handiagoa dagoelako zerga horren beharrari buruz, eta orain zerga gauzatzea da lana, gure erakunde-arkitektura kontuan hartuta».
Aurreko legegintzaldian egindako lana nabarmendu du; izan ere, «zerga hori eztabaidatzeko unea ez zen arren, COVIDaren ondorioz eta gobernu-akordioan ez zegoelako, lan zorrotza egin zen, eta sei hilabetez erakunde guztiekin eta sektorearekin aritu ginen, Espainian eta Europan ezarritako ereduak entzuten eta haien arteko desberdintasunak aztertzen, eta erakundeen eta sektorearen iritziak ere entzun genituen. Orain, Euskadirako eredu propioa izateko lan zorrotza egiten jarraitzea da kontua».
«Euskadiz gozatzera datorrenak hura hobetzen ere laguntzeko» zerga.