Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketako eskaintza berriaren garrantzia nabarmendu du, Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintzako jarduerari bultzada emango baitio horretarako prestatutako ikasleek sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeak. «Eskualdeko jarduera ekonomiko nagusian aritzeko aukerak inguruko ikasleengan izan dezakeen errotze-efektua nabarmena da» azaldu du.
Hezkuntza Sailak obrak kontratatzeko prozesua hasi du, Samaniego Hezkuntza Institutuak irailean oliba-olioetako eta Lanbide Heziketako ardoetako erdi-mailako teknikari-ikasleak har ditzan. Aste honetan bertan zabaldu da bertako lanen kontratazio-espedientea. Almazara (olibak birrintzeko errota berezia), ardoa egiteko upategia, laborategi enologikoa eta dastaketa-gela egingo dira. Lizitaziorako espedientea 327.712,56 euroko zenbatekoarekin argitaratu da.
Samaniego Institutoak, Arabako Guardia herrian dagoenak, irailetik aurrera hartuko ditu Lanbide Heziketako gradu berri hau ikasiko duten ikasleak. Euskadin gradu hau emango duen zentro bakarra da. Arabako Errioxako eskualdeko eta beste lurralde batzuetako lan- eta ekonomia-errealitatearen beharrizanei erantzungo dio. Izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ardoak eta txakolina ekoizteko jarduera badago, eta gero eta gehiago eskatzen dute langile kualifikatuak izatea. Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak Lanbide Heziketako eskaintza berriaren garrantzia azpimarratu du, Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerari bultzada emango dio arlo horretan prestatu diren langileak izateak eta beraien bitartez, sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatu ahal izateak.
Gradu horrek aukera emango die enpresei hurrengo urteetan langile espezializatu eta kualifikatuak izateko, eta premia hori areagotu egiten da belaunaldi-erreleboagatik. «Eskualdeko jarduera ekonomiko nagusian prestatzeko aukerak inguruko ikasleengan izan dezakeen errotze-efektua ere azpimarratzekoa da» azaldu du Pedrosak.
Ikasleek guztira 2.182 ordu ikasiko dituzte modalitate dualean, eta titulu honen konpetentzia orokorra izango da oliba-olioak, ardoak eta beste edari batzuk ekoizpen- eta kalitate-planen arabera elaboratzea eta ontziratzea, eta tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egitea, elikagaien higieneari eta segurtasunari, ingurumen-babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen legeria aplikatuz.