Alfaro lehendakariordea Pirinioko Mahaiarekin bildu da zonaldeko etxebizitzaren arazoari aurre egiteko

0

Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilaria Nafarroako Pirinioetako Mahaiko ordezkaritza batekin bildu da gaur goizean, inguru horretan etxebizitzarik ez izatearen arazoari aurre egiteko. Bertan adierazi duenez, ordezkatzen duen Departamentuak «bere esku dagoen guztia» egingo du udalerri horietan despopulazioa saihesteko eta «herri eta ibar horientzako etorkizun on bat» bultzatzeko.