Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdi buru izan da astearte honetan mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko eragile guztiekin lan-mahai espezifiko bat eratzeko. Mahai horrek Foru Komunitatean ardoaren mundua suspertzea eta Nafarroarako estrategia bateratu bat partekatzea du helburu, azken urteotan areagotu diren eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreken ondoriozko krisi koiunturalari aurre egiteko neurriak barne hartuko dituena, baina baita epe ertainera egiturazko neurriak ere, landa-garapenerako produktu enblematikoa eta funtsezkoa bultzatzen lagunduko dutenak.