Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2024. urteko Euskadiko Baso Mapa argitaratu du. Bertan nabarmentzen denez, intsinis pinuaren masa helduek okupatutako azalerak behera egiten jarraitzen du (2.600 hektarea inguru jaitsi dira urtebetean), eta, aldi berean, espezie berrien hedadura handitu egin da, hala nola kriptomeria edo sekuoia.
Euskadiko Baso Mapa urtero argitaratzen da 2018tik, HAZI Fundazioarekin lankidetzan. Udal-taulen mailan kontsulta daiteke, baina GeoEuskadi webgunean ere ikus daiteke, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (DEA) erreferentziazko geoportalean. Taulek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein eremu geografikotan gertatzen diren aldaketak kuantifikatzeko aukera ematen dute, ez soilik basogintzakoak, azalera urbanizatuaren eta azpiegituren hazkunde motela ikusteko aukera ematen baitute.
Aurrerago, mapa hori baso-biomasaren, izakin zurgarrien eta zuhaitz-altueren kalkuluekin osatuko da, 2024an egin berri diren hegaldietan (LiDAR eta fotogrametrikoak) eta Basonet sarearen aldizkako neurketetan oinarrituta.
2024ko Euskadiko Baso Mapa kontsultatu.