ETAk 1974an Madrilgo Rolando kafetegian egindako atentatuari buruzko erakusketa Bilbon ikusgai Gogora eta Biktimen Oroimenerako Zentroaren eskutik

0

Gogora eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren elkarlanari esker dator lehen aldiz Bilbora ‘Rolando 2:15 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik’ erakusketa

Bilboko ‘La Bolsa’ eraikinean ‘Rolando 2:15 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik’ erakusketa ikusgai egongo da gaurtik hasi eta martxoaren 31ra bitartean. Atentatu horretan 13 pertsona hil eta 70 zauritu zituen ETAk.

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren eskutik dator erakusketa lehen aldiz Bilbora. Baterako ekimen hau Gogora Institutuak dibulgazioaren eremuari eman nahi dion bultzadaren barruan kokatzen da, tresna nagusia baita memoriaren eraikuntzari dagokionez erakundea gizartearen erdigunean kokatzea lortzeko, eta, horretarako, esparru horretan lan egiten duten erakundeekin lankidetzan aritzen da, hala nola Memorialarekin.

Gaur goizean, Alberto Alonso Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak erakusketaren inaugurazio-ekitaldia aurkeztu du. Jarraian, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburu María Jesús San Josék eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko zuzendari Florencio Domínguezek hartu dute hitza, Alicia Gómez Cuadradorekin batera, Francisco Gómez Vaqueroren alaba da Alicia, Rolando kafetegiko sukaldaria, atentatuan hil zena.

María Jesús San José sailburuak bere eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari buruz hitz egin du, eta honako hau adierazi du: «Nire konpromisoa eta Eusko Jaurlaritzarena memoria bat bultzatzea da, non aniztasunak, diferentziarako eskubideak eta pluralitateak, guztiak ere gizarte demokratikoen eraikuntzan oinarrizko balioak, gorroto-mezuei, desberdinaren bazterketari eta uniformetasun kulturalari lekua irabaziko dieten».

Ildo horretan, «dei egiten dut guztion artean grinak neutralizatzeko gai izango den memoria eraiki dezagun, gizarte honi hainbeste kalte egin dioten heroien eta traidoreen kontakizun zaharrak zokoratzeko».

Florencio Dominguezek, Memorialeko zuzendariak, berriz, atentatu honen kaltetuek izan duten ahanztura sentimendua azpimarratu du: «Oso ahaztuak izan dira. Beraiek izan dute beste batzuk baino ahaztuago egotearen sentsazio hori. Erakusketa hau prestatzeko atentatu hartako biktimen testigantzak grabatu genituenean, eta ondoren hainbat hiritara eraman ditugun erakusketetara etorri direnean, pozgarria da, nolabait, aitorpen horrek sortzen dien poza ikustea, 50 urteko atzerapenarekin bada ere «, adierazi du.

Erakundeetako ordezkarien hitzaldien ondoren, Alicia Gómez Cuadradok hartu du hitza, Francisco Gómez Vaquero kafetegiko sukaldari eta atentatuaren biktimaren alabak eta hain zuzen, biktimek bizi izan duten abandonuari eta ahanztura aipatu ditu eta zentzu horretan erakusketa honek duen garrantzia: «erakusketa honek oroimenerako babesleku bat eta ahanzturaren aurkako erresistentzia ekintza bat eskaintzen digu». Alicia Gómezek erakusketak islatzen duen ikerketa-lanaren garrantzia azpimarratu du, baita egiari egiten dion ekarpena ere: «Gertatutakoei buruz argia ematen du, eta hori opari bat da niretzat, biktima guztientzat eta zuentzat guztiontzat».

«Terrorismoaren biktimok aitortuak eta gogoratuak izateko oinarrizko eskubidea dugu, eta aitortza horrek ez dakar soilik haien izenak eta historiak gogoratzea, baizik eta haien sufrimenduaren testuingurua eta beraien eta euren familien bizitzetan izan duen eragina ulertzea. Entzunak izatea merezi dugu. Izan ere, memoria ez da justizia-ekintza hutsa, egiarekiko konpromiso morala baizik. Ez dezagun isiltasuna orainaldira egokitzeko modu gisa erabili, eta gure mina ez dadila inoiz minimizatu edo desitxuratu «, adierazi du Alicia Gomezek.

Inaugurazio-ekitaldian terrorismoaren hainbat biktima izan dira: Dori Monasterio, ETAk 1969an hildako Fermin Monasterioren alaba, eta Asun Olaeta, ETAren jazarpen-indarkeriaren biktima eta Zaitu Elkarteko kidea.

Haiekin batera, Rolando kafetegiko atentatua sufritu zuen pertsona bat, Pedro Chicote Alonso. 1974ko irailaren 13 hartan bi aste baino gutxiago zeramatzan polizia lanetan, eta kalean behera zihoala, bonbaren hedapen-uhinak lurrera bota zuen. Bere onera itzuli eta zaurituak erreskatatzen jardun zuen.

Bere istorioa erakusketako 18. panelean agertzen da. Atentatu krudel honen historia osatzen duten testigantza ugarietako bat da. Gaizka Fernández Soldevillak erakutsi dizkie bertaratu direnei erakusketaren gakoak zein diren. Memoria Zentroko Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazio Arloko arduraduna eta erakusketaren komisarioetako ba da Fernández Soldevilla.

Gaur goizeko ekitaldiak ordezkaritza instituzional zabala izan du. Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Alfredo Retortillo, Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetzako sailburuordea, eta Jagoba Álvarez, Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria. Ana Otadui, eta Begoña Gil, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta lehendakariordea, hurrenez hurren.

Bilboko Udalaren izenean, Nora Abete alkateordea eta Amaia Arregi, Iñigo Zubizarreta eta Ana Viñals zinegotziak eta Monika Hernando Udaleko Giza Eskubideen arloko zuzendaria.

Bertan izan dira, besteak beste, Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoriaren zuzendaria eta Gogorako Zuzendaritza Kontseiluko kidea;  talde sozialistako parlamentaria eta bozeramalea, Pau Blasi;  Inés Ibañez de Maeztu, Arartekoaren ondokoa; Bilboko Defentsako ordezkariordea eta Bizkaiko Komandantziako koronel burua.

Espainiako Gobernuaren aldetik Marisol Garmendia gobernu-ordezkaria eta Carlos García ordezkariordea bertaratu dira.

Erakusketaren edukia

Erakusketa 22 paneletan egituratuta dago (informazio gehiago ematen duten QR kodeekin), eta horietan atentatuaren mugarriak eta 13 hildakoen historia pertsonala tartekatzen dira. Paneletako bat atentatuan kaltetuei laguntzeko bizia arriskatu zuten pertsonei eskainia dago, hala nola Pedro Chicote Alonsori, eta hor daude bizilagunak, kaltetutako establezimenduetako langileak, suhiltzaileak, poliziak, osasun-langileak eta taxi-gidariak. Bere ekintza bizkor eta ausartak bizitza asko salbatu zituen. Gaizka Fernández Soldevilla, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazio Arloko arduraduna, Ana Escauriaza Escudero, Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea da komisarioa.