Gobernuak datorren asteetan ekingo dio etorkizuneko Kultura Legearen kontrasteari

0

Ibone Bengotxea, lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Kulturaren Euskal Kontseiluko buru izan da gaur arratsaldean. Foro horrek herrialdeko sektore, eragile eta erakundeen arteko loturak islatzen ditu, eta kulturaren euskal sistema osatzen dute. Bertan, Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko Kulturaren Euskal Sistemaren Legearen helburu nagusiak azaldu ditu, eta egindako ekarpenak Kontseilu honetan sartzeko konpromisoa hartu du. Gobernuak lege-proiektuaren lehen zirriborroa izango du datozen hilabeteetan.

Kulturari lotutako 40 euskal eragile eta erakunde inguru bildu dira gaur arratsaldean Getariako Cristobal Balenciaga Museoan, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera egin den lekuan. Ibone Bengoetxea lehendakariordeak “gizartea eraldatzeko aukera” eta “pertenentzia-sena eraikitzeko tresna nagusi” gisa aldarrikatu du kultura.

Ildo horretan, azaldu du Eusko Jaurlaritza lege-proiektu bat prestatzen ari dela pertsonak erdigunean jartzeko, gizartea (kontsumitzaileak), edukien sortzaileak eta (3) kulturarako erakunde eta espazioak konektatuz. Kulturaren Euskal Sistemaren Lege honen helburuak, lehendakariordeak azaldu duenez, kulturaren euskal sistemari esparru juridiko/politikoa ematea, erakundeen arteko koordinazioan sakontzea eta euskal kultura bultzatzea dira.

 

Kulturaren Euskal Kontseilua osatzen duten pertsonei ekarpenak egiteko eskatuko diegu, lege honek kulturaren ahotsak jaso ditzan”, adierazi du.

Era berean, bileraren barruan bi batzorde tekniko eratu dira erronka estrategiko banari erantzuteko, Adimen Artifizialak Kulturan duen inpaktuari eta klima-aldaketaren eta Euskal Kultura Ondarearen arteko harremanari, besteak beste: “Kulturaren ekoizpena eta museo, artxibo, liburutegi eta abarren jarduera jasangarriagoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa izatea nahi dugu. Eta, bestetik, kulturak adimen artifizialari zer eta nola eman diezaiokeen ikusi nahi dugu; sortze-prozesua balioan jarri eta administrazioek gai honen inguruan duten jarrerari buruz hausnartu”, azaldu du lehendakariordeak.

Kulturaren Euskal Kontseilua

Kulturaren Euskal Kontseilua 2000. urtean sortu zen, eta euskal kulturaren eragile publiko eta pribatuen topagune izateko bokazioa izan du beti. Bere eginkizun nagusia da lankidetza sustatzea eta euskal kultura-espazio bat egituratzea, gero eta globalizatuagoa den ingurune batean.

Kulturaren Euskal Kontseiluko kide dira Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-aldundiak, hiru hiriburu, EUDEL eta kulturaren sektore desberdinetako eragileak: literatura, musika, ondarea, museoak, arte eszenikoak, arte plastikoak eta bisualak, eta ikus-entzunezkoen sektorea.

56 ekitaldi kultural egunean

Bileran hainbat prospekzio-azterlan izan dira aztergai, eta horien artean nabarmentzekoa da 2024ko kultura-programazioaren azterketa. Kulturaren Euskal Behatokiak egindako azterlan horren arabera, iaz 20.644 ekitaldi kultural egin ziren, duela bi urte baino % 27,3 gehiago, hau da, egunean 56 ekitaldi kultural.

Ekitaldi gehienak kontzertuak izan dira. Aurreko urtean baino % 3,2 gehiago programatu ziren; 2024an 5.743 kontzertu izan ziren guztira. Antzerkiari dagokionez, 2024an 4.408 emanaldi programatu ziren guztira. Dantzaren sektorean 903 emanaldi programatu ziren eta 1.266 erakusketa egin ziren joan den urtean. Txostenean 1.062 bertso-saioren datua ere jasotzen da.

Ekitaldi kultural gehien Bizkaian programatu dira (% 44,8), ondoren Gipuzkoan (% 40,7) eta, azkenik, Araban (% 14,8). Publikoak 15 euro inguruko sarrera-prezioan gozatu ahal izan du ekitaldi horietaz. Nabarmentzekoa da ekitaldiek gora egin dutela, baina gehien hazi direnak doan eskainitakoak izan dira.