Argentina eta Uruguaiko ordezkaria Argentinako Euskal Etxeen Federazioaren batzarrean izan da

0

Sara Pagola ordezkariak Buenos Airesen bildutako euskal etxeetako ordezkariak agurtu zituen, Euskal Argentinar Erakundeen Federazioaren (FEVA) urteroko batzarra zela eta

Herrialde osoko 30 bat euskal etxe bildu ziren larunbat honetan FEVAko agintariak berritzeko, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Batzarra amaitu ondoren, Pagola ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren zorionak helarazi zizkion Zuzendaritza Batzorde berriari.

Bere mezuan, euskal diasporak Euskadiren nazioartekotze-estrategian duen garrantzia nabarmendu zuen ordezkariak, bai eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiren etorkizuneko garapenean eragile aktibo gisa duen eginkizuna indartzeko duen asmoa ere.

Argentinako euskal komunitatea Euskaditik kanpoko handiena da. Eusko Jaurlaritzak onartutako euskal etxeen % 40 biltzen ditu herrialdeak. Euskal Herriko 87 etxe hauek, herrialde austral osoan banatuak, euskal kultura kontserbatzen eta zabaltzen dute. Bertan, euskara eta dantza klaseak eta euskal pilota aurki ditzakegu. Era berean, estimatzen da Argentinako biztanleen % 10ek euskal abizenen bat duela.