Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako azterketa honetan parte hartu dute administrazio publikoko guztietako funtzionarioek, lan kontratuko langile finkoek eta aldi baterako kontratatutako langileek ere
Eusko Jaurlaritzaren baitako IVAP Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2 deialdi egin ohi ditu urtean zehar.
Lehen deialdiko lehen azterketa egin da BECeko 1 eta 2 pabiloietan. 3.665 pertsonek parte hartu dute idatzizko frogan eta 9:00etatik 13:30eak arte aritu dira maila ezberdinetan idatzizko frogak egiten: A2, B1,B2, C1 eta C2.
C1 eta B2 mailak izan dira jendetsuenak. 1.393 pertsonek egin dute azterketa C1 mailan eta 1.075 pertsonek B2 mailan.
Deialdi honetan eta gaurko azterketan parte hartu dute EAEko administrazio guztietako langileek, bai funtzionarioek, bai lan kontratuko langile finkoek eta baita ere aldi baterako kontratatutako langileek ere.