Hezkuntza Departamentuak eta ANPE, AFAPNA eta UGT irakasle sindikatuek gaur goizean sinatu dute Nafarroan Ekitatean eta Hezkuntza Kalitatean aurrera egiteko Itun berria. Dokumentu hori Hezkuntzaren eta Foru Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleen Mahai Sektorialean dauden ordezkari sindikalen artean adostu da, eta Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren ekitatea eta kalitatea hobetuko duten hainbat neurri sartzea ahalbidetuko du.