Ibilgailu berri batek liburutegi zerbitzua eskainiko du Areso, Goizueta eta Aranon

0
MIGUEL OSES

Areso, Goizueta eta Arano herriek ibilgailu berri bat izango dute gaurtik aurrera, Leitzako liburutegitik liburutegi zerbitzuak gerturatzeko. «LAGA Biblioneta» du izena (Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoren akronimoa) eta gaur bertan aurkeztu dute Aresoko Nazabal Ikastetxean, Esnaola kontseilariak parte hartu duen ekitaldian.