Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025eko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua, 4.000.000 euroko aurrekontuarekin. Laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) egiaztatuta dauden erakundeei zuzenduta daude, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta ZTBESn erregistratuta badaude eskaera egiteko epea ixten den egunean:
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak (BERC)
- Unibertsitateetako ikerketa-egiturak (UPV/EHU izan ezik)
- Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ)
Deialdiak 4.000.000 euroko aurrekontua du guztira eta horrek nabarmen indartzen du ekipamendu zientifikoa erostea, euskal komunitate zientifikoan ikerkuntzak eta garapen teknologikoak aurrera egin dezaten. Deialdi berri honek berretsi egiten du Eusko Jaurlaritzak zientziarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa, horiek baitira Euskadin aurrera egiteko funtsezko eragileak.