Eider Arana: «Momentu onean gaude Real Sociedaden aurkako derbia irabazteko»

0

Eibarren kapitaina ere denak taldeak egiten ari duen denboraldi borobila azpimarratu du eta ostiralean Realari irabaztea suposatuko lukeena aurreratu du prentsaurrekoan

Emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko azken derbia jokatuko du, eta, horretarako, oso gertu bidaiatuko du ostiralean: Zubietara, Ostiral Santu egunean partida jokatzeko. Partidaren atarian, Eider Aranak prentsaurrekoa eskaini du eta  taldeak denboraldi honetan egin duen kanpaina handia nabarmendu du. Kapitaina ere denak «euskaldunok gainontzekoei azaltzen diegu zein berezia den derbiak jokatzea, eta zaletuen partetik ere giro ona espero dugu Zubietan».

«Nahiz eta aurreko larunbatean partida galdu, oso dinamika onean gatoz. Partida bereziak dira derbiak eta gogotsu hartzen dugu partida», hasi du prentsaurrekoa Eider Aranak. Derbiak beti berdintzen direla ere adierazi du, «beharbada beraiek ez datoz bolada onean eta gu oso ondo gabiltza emaitza eta sentsazio aldetik; derbietan dena berdintzen da eta asko leihatu ditugu nahiz eta garaipena ez lortu», gaineratu du.

Etxetik kanpo, «izugarria da egin ditugun zenbaki eta partidu horiek», horregatik partidaren bila eta leihatzera aurreko partida guztietan bezala irtengo dela Eibar azaldu du Eiderrek. Derbietan «pike eta leiha hori dago beti, aurreko denboraldian ez genuen derbirik irabazi eta aurten Lezaman irabazi genuen», denboraldiko azken derbia, beraz, gogoz gainezka hartzen du Yerai Martinen taldeak.

«Apaltasunez eta humiltasunez egiten dugu lan egunero, baina egia da, nork esango zigun Lezaman edo Di Stéfanon irabaziko genuela? Egia da lanaren emaitza dela hori, eta hauek dira gozatzeko eta disfrutatzeko momentuak», hitz horiekin laburbildu du Eiderrek taldearen denboraldiko lan bikaina.

Aurreko denboralditik ona taldeak bizitako garapena nabaria dela ere azaldu du, batez ere «lanari esker» eta «gure artean geroz eta gehiago ezagutzea, talde batua eta sanoa izatea eta aldagelako giroa bikaina izatea» izan dira denboraldiaren gakoak Eider Aranarentzat.