Eusko Jaurlaritzak sustatutako betiON telelaguntza aurreratuko zerbitzu publikoak beste langa bat gainditu du: 80.450 erabiltzaile erregistratu dira 2025eko apirilaren 9an. Kopuru horrek zerbitzuaren etengabeko hazkundea sendotzen du, martxoa 80.175 erabiltzailerekin itxi baitzen.
Instalazioak handitzea, hazten jarraitzeko
Kalitatezko arreta bermatzen jarraitzeko eta eskariaren hazkundeari erantzuteko, betiON zerbitzuak Bilboko bulego nagusiak handitu ditu, 800 metro koadrotik 1.200 metro koadrora. Zabaltze horri esker, etorkizunean gaitasun operatiboa bikoiztu ahal izango da: arreta-zentroko 30 teleoperadoreetatik 62 teleoperadoreetara igaroko da, eta etxeko esku-hartzearen arloko 22 profesionaletik 44 profesionalera.
Bulego horietan, teleoperadore-taldeak denbora errealean erantzuten die Euskadiko hiru lurralde historikoetan banatutako 80.000 erabiltzaile baino gehiagoren etxeetan sortzen diren alarmei. Gainera, zerbitzuak beste hiru lantoki osagarri ditu Aretxabaletan, Donostian eta Gasteizen. Egoitza horietatik koordinatzen da esku-hartzeko langileen lana. Gizarte-langileek eta unitate mugikorreko teknikariek osatzen dute, eta, behar izanez gero, etxebizitzetara joaten dira.
Ongizatearen zerbitzurako sare publikoa
betiON zerbitzuak telelaguntza aurreratua eskaintzen du eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, mendekotasun-egoeran edo laguntza-premiak dituzten adinekoek segurtasun, autonomia eta lasaitasun handiagoarekin bizi ahal izan dezaten etxean. Eredu publikoa, pertsonalizatua eta arreta sozial eta tekniko espezializatuarekin, erreferente bihurtzen du Estatuan.
Egunero, betiON zerbitzuak 1.500 sarrera-dei baino gehiago hartzen ditu eta 3.000 irteera-dei baino gehiago igortzen ditu jarraipenak eta laguntza proaktiboak egiteko. Gainera, sartzen diren alarmen %91 12 segundo baino gutxiagoan artatzen dira, edozein egoeraren aurrean erantzun azkarra eta eraginkorra bermatuz.
Erabiltzaileek oso ondo baloratzen dute
betiON zerbitzuak gogobetetasun handia du erabiltzaileen artean, urtero 5etik 4,5etik gorako puntuazioa ematen baitiote. Azken inkestetan, gogobetetasun global hori 10etik 9,3ko batez besteko balorazioan ere islatzen da, eta giza tratuaren kalitatea, erantzunaren azkartasuna eta taldearen profesionaltasuna nabarmentzen dira.
Gaur egun, 85 urtetik gorako pertsonen %40k betiON zerbitzua erabiltzen du Euskadin, eta horrek agerian uzten du zerbitzu hori oso ezarrita dagoela eta garrantzitsua dela etxean zahartzen laguntzeko.
Erabiltzailearen profila egonkorra da: emakumea, 82 eta 83 urte bitartekoa, bakarrik bizi dena. betiON zerbitzuak ehun urtetik gorako pertsonei dagokienez, gaur egun 360 erabiltzaile daude, honela banatuta lurralde historikoen arabera: 36 Araban, 200 Bizkaian eta 124 Gipuzkoan. Ehun urtetik gorako pertsona horien lurralde-banaketa zerbitzuaren erabiltzaile guztien banaketaren antzekoa da. Hala ere, genero-datua nabarmentzen da: ehun urtetik gorako erabiltzaileen %83 emakumeak dira, betiON zerbitzuak artatutako pertsona guztien ehunekoa baino handiagoa, emakumeak %79 baitira.
Etorkizunari begira
Instalazioak eta ekipo profesionala handitzeak aukera emango dio betiONi etorkizunean 200.000 erabiltzaileri estaldura emateko. Egungo proiekzioen arabera, kopuru hori ez da 2040. urtea baino lehen lortuko. Aurreikuspen horrek agerian uzten du zerbitzuaren epe luzerako ikuspegia eta Euskadiko gizarte-arretako sisteman duen funtsezko eginkizuna.