Nafarroako liburutegi publikoek bat egingo dute bihar, hilak 23, ospatuko den Liburuaren Eguneko jaiarekin; era horretan, hogeita hamar jarduera baino gehiago antolatu dituzte era guztietako publikoarentzat. Gainera, oroitzapenezko kartel bat argitaratu dute, gaztelaniaz eta euskaraz, aurten Maria Moliner liburuzaina, lexikografoa eta Diccionario de uso del español hiztegiaren egilea omentzeko, haren jaiotzaren 125. urteurrenean.