Urteko lehen hiruhilekoan 1.900 langabe gehiago izan dira Euskadin

0
PRUEBA

110.200 langabe izan dira urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, iraila eta abendua bitartean baino 1.900 gehiago, alegia. Hori horrela, langabezia tasa % 10,76koa izan da, hiru hilabete lehenago baino 19 ehunen gehiago.

EAEko lan-merkatuaren 2018ko lehen hiruhileko datuen arabera, 2.600 lagun okupatu gutxiago izan genituen (guztira, 913.300), % 0,28 gutxiago urte arteko tasa oinarri hartuta, eta jarduera-tasa % 56,22koa izan da, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionaleko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Biztanleria aktiboa lehen hiru hilabeteotan 1.023.550 lagunekoa izan da, aurreko hiruhilekoan baino 700 (-% 0,7) gutxiago, eta 2017ko lehen hiruhilekoan baino 8.700 (% 0,85) gehiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Espainiako langabezia tasarik txikiena izan da Gipuzkoan (% 7,93), eta % 10,54koa izan da Araban eta % 12,61ekoa Bizkaian.