Milioi bat eurotik gora bideratuko du Emakundek berdintasunaren aldeko ekimenetara

0

1.056.000 euro banatuko ditu Emakundek 2019an udal, enpresa eta elkarteen artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrre egiteko. Gaur onartu ditu Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak banatzeko egindako diren lau deialdiak.

Gobernu Bileran zehaztu denez, gizarteko alor guztietan emakumearen parte-hartzeabultzatzea helburu duten elkarteen artean 376.000 euro banatuko dituzte.

Bestetik, indarkeria matxistari aurre egiteko ekimenak eta sentsibilizazio kanpainak antolatzera 240.000 euro bideratuko ditu Emakundek, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko planak 360.000 eurorekin babestuko dituzte. Azken multzo horretan udalak eta mankomunitateak sartzen dira.

Berdintasuna sustatzeko ekimenak abian jartzen dituzten enpresa pribatuei laguntzeko, berriz, 80.000 euroko diru-poltsa izango du Emakundek.

Azkenik, genero berdintasunaren alorra ikertzeko hiru beka deialdi egingo dira, eta 70.000 euroko laguntza izango dute.