Pedro Arrupe Bilboko apaiza beatifikatzeko prozesua, abian

0
PRUEBA

Jesusen Konpainiak gaur ekingo dio (16:00etatik hasita) Pedro Arrupe Gondra apaiz jesuita (Bilbo, 1907- Erroma, 1991) dohatsu aitortzeko prozesuari.

Aita Arrupe Jesusen Konpainiako jenerala izan zen 1965etik 1981era, eta kargua utzi zuen lehena izan zen (ordura arte bizitza osorakoa zen). Pertsonalitate karismatikoduna, jarrera liberal eta irekiak defendatu zituen. Time AEBko aldizkari ezagunak azala eskaini zion.

Vatikanoan kritika gogorrak eragin zituzten bere ideia aurrerakoiek. Izan ere, dimititzera behartu zuten, osasun arazoak tarteko, eta Joan Paulo II.ak ez zuen bikario nagusi izendatu nahi izan, horrela bazegokion ere.

Hiroshiman botatako bonba atomikoak bete-betean harrapatu zuen, eta horrek bere bizitza markatu zuen. Justizia sozialaren eta txiroen alde egin zuen lan. 1980an Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita sortu zuen Erroman, gaur ere migratzaileei laguntzen diharduena.

Arruperen beatifikazioa aurrera ateratzen bada eta kanonizatzen badute, dohatsu aitortzen duten hirugarren jesuita izango da. Aurrez Loiolako San Inazio eta Francisco de Borja beatifikatu zituen Eliza Katolikoak.

Bilboko Udalak Deustuko Unibertsitatea Abandoibarra pasealekuarekin lotzen duen zubiari Pedro Arrupe izena jarri zion, omenaldi gisa.