Bilbon gaur goizean oinezko bat harrapatu duen auto gidaria Ertzaintzaren aurrera agertu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Ezbeharrean 26 urteko gizon bat hil da.
Iturri horren arabera, harrapaketa gertatu eta gutxira emakumea ertzain-etxe batera azaldu da.
Ondoren, Bilboko Udaltzaingoak deklarazioa hartu dio eta ibilgailua identifikatu du.
Ezbeharra 06:50ean gertatu da Zumalakarregi etorbideko 34. zenbakiaren parean. Antza denez, gizona baimendu gabeko toki batetik igarotzen ari zen bidea, semaforo batetik hamar metrora.
Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek gaztearen heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
Harrapaketaren ondoren, gidariak ihes egin du. Denbora gutxira, ordea, ertzain-etxe batean aurkeztu du bere burua.
Azken orduetan ibilgailu batek harrapatuta hil den bigarren pertsona da. Atzo, pertsona bat hil zen Guardian, ibilgailu batek harrapatuta.