Abisu horia ezarri dute gaurko, euriagatik

0

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, euri-zaparradak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrenbestez, gaur gauean eguraldia goitik behera aldatuko da, eta abisu horia egongo da indarrean gaurko 21:00etatik biharko 12:00ak arte.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, EAEko zenbait lekutan metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, baina handiak eta trumoitsuak izan daitezke zenbait lekutan. Ekaitz-guneetan, haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Ostegun gauean eta ostiralean, egunaren lehen partean, metro koadroko 40 eta 60 litro artean pila daitezke lekuren batean, bereziki ekialdean. Ipar-mendebaldeko haize-boladak kostaldean gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke, orduko 60-80 kilometro ingurukoak.