Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza ‘duinen’ alde

0

Muturreko tenperatura altuek bat egin dute gaur, Bizkaian, lurraldeko kirol instalazioetan deituta dagoen grebarekin. Igerilekuak guztiz itxita daude.

Sektoreko langileek mobilizazioak eta lanuzteak egin dituzte beren lan baldintzen hobekuntza eskatzeko. Ostegunean, 24 orduko lanuztea egiten ari dira, eta «Bizkaiko igerilekuen erabateko itxiera» ekarri du, ELAren hitzetan.

Uztailaren 5erako beste greba egun bat aurreikusita dago, eta hilaren 4ean, 9an, 10ean eta 13an, lanuzteak goizean eta arratsaldean.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan, Kirolak borrokan lelopean, urteko lanaldiaren murrizketa, soldaten doitzea, kontratatutako lanaldien handitzea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzeko, besteak beste.