%9,6ko langabezia tasa EAEn, 2019ko bigarren hiruhilekoan

0

2019ko bigarren hiruhilekoko datuek erakusten dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 947.900 pertsona daude lanean gaur egun; hots, urteko lehen hiruhilekoan baino 11.700 langabe gutxiago daude, Eustatek emandako datuen arabera.

Beraz, % 9,6ko langabezia tasa dago EAEn. Horrek esan nahi du 2019ko lehen hiruhilekoan baino 0,7 puntu baxuagoa dela lanik ez dutenen kopurua. Beharrean daudenen tasa, bestalde, % 56,7koa da; aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat altuagoa.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, batik bat Gipuzkoan egin du gora lanean daudenen kopuruak: 6.400 okupatu gehiago. Araban, berriz, 3.900 lagunek lortu dute lana apirila eta ekaina bitartean, eta 1.400 pertsonak Bizkaian. Hiriburuei dagokienez, Gasteizek izan du igoera handiena (2.800 pertsona). Bilbon, aitzitik, jaitsi egin da beharrean dauden pertsonen kopurua.

Aipatzeko modukoa da, halaber, emakumezkoen artean izan dela igoera nabarmenena; 8.700 langabe gutxiago. Gizonezkoen artean, ordea, 3.000 lagunek aurkitu dute lana.

Espainiar herritartasuna dutenek errazago aurkitu dute lana.

Bukatzeko, zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan izan dira igoera nabarmenenak; industrian eta lehen sektorean, aldiz, behera egin du landunen tasak.