Donostiako sektore profesionalari zuzendutako ibilgailu elektrikoa sustatzeko kanpaina

0

Kutsatzailea ez den eta ingurumena eta hiri-ingurunea errespetatzen dituen mugikortasun alternatibo mota ezberdinak ezagutarazteko asmoz, Donostiako Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera, sektore profesionalari zuzendutako ibilgailu elektrikoa sustatzeko kanpaina bat aurkeztu du.

Kanpaina Donostiako Udaleko Mugikortasun sailak bultzatuko du Mugikortasunaren Europako Astearen barnean. Kanpaina horretan ibilgailu elektriko bat lagako zaio Donostiako eta metropoliaren inguruko enpresa bati astebetez. Horretarako, proba modu asebetegarrian egiteko beharrezkoak zaizkien bitarteko guztiak helaraziko zaizkie doan.

Probaren helburu nagusia enpresei ibilgailu bat probatzeko aukera ematea da, erabilerari dagokionez egiazko baldintzetan, eta % 100ean elektrikoa den ibilgailuak beren zeregin profesionalei so duen egokitasunari buruzko egiazko balioespena egin ahal izateko nahikoa denboraz.

Proba egin ahal izateko, parte-hartzaileek IBILek lurralde osoan barna hedatuta duen karga publikorako azpiegitura izango dute erabilgarri. Ibilgailu elektrikoetarako errekarga zerbitzuetan aitzindari den empresak, erakunde kolaboratzaile modura parte hartzen du kanpainan. Modu horretan, enpresek ibilbide labur zein luzeko ohiko joan-etorriak egiteko aukera izango dute.

Ibilgailuak lagatzeari dagokionez, BMW, Lurauto, Gaursa, KIA Novocar, Oarso Car eta Peugeot Carza kontzesionarioen lankidetza izango da. Horiek % 100 elektrikoak diren ibilgailuen gaman erabilgarri dituzten modelo ezberdinak jarriko dituzte kanpainarako erabilgarri, hala turismo autoak nola furgonetak.

Kanpainaren iraupena bi hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera eta, aldi berean, ibilgailu elektrikoa Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzeko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bultzatutako planaren barnean kokatzen da. Plan hori Euskadiko beste hiriburuetan jarri da abian aurrez eta arrakasta nabaria izan da partaidetzari dagokionez.