Eva Green eta Juliette Binoche aktore frantsesak Donostiara hurbilduko dira irailaren 20tik aurrera bere lanak Zinemaldian aurkezteko asmoz.
Eva Green (Paris, 1980), The Dreamers (Soñadores) eta Euphoria-ko protagonista, Alice Winocour zuzendariarekin eta filmean bere alabaren rola egiten duen Zélie Boulant-Lemesle aktorearekin batera izango da Donostian, Proxima Sail Ofizialean lehiatuko den filma aurkezteko.
Juliette Binoche (Paris, 1964) ere Donostian izango da La vérité (The Truth) aurkezteko, Hirokazu Koreeda zinemagile japoniarrarekin batera. Iaz ere izan zen Donostian Binoche, High Life (Claire Denis) eta Vision (Naomi Kawase) pelikulekin.
Bi aktoreoz gain, honako hauek ere izango dira aurten, besteak beste: Javier Bardem, Laetitia Casta, Costa-Gavras, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Gael García Bernal, Valeria Golino, Nina Hoss, Michel Houellebecq, Catherine McCormack, Sam Neill, Tim Roth, Kristen Stewart eta Donald Sutherland.