¿Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartu nahi al duzu?

0
PRUEBA

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazteen Epaimahaia osatzeko partaideen bila ari da Donostiako Gazteria.

150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 30. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 11 bitarte.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 25eko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 30. Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia Antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu eta katalogo ofiziala.