Donostiako Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroak astelehenean hasiko dira

0

Donostia Kirolak udaleko kirol instalazioetan antolatutako Kirol Ekintzak kanpainako 1.600 ikastaroak datorren astelehenean, irailaren 30an, ipiniko dira martxan.

Egun arte urteroko kanpaina hau osatzen duten kirol ikastaroetan egindako izen-emateek hiritarren artean duten harrera ona baieztatzen dute. Izan ere, 2018/19 Kirol Ekintzak Kanpainak 18.000 partaide kopurua gainditu zuen, marka berri bat lortuz eta ikastaroen balorazio altua mantenduz (10etik 8 puntuko balorazioa). Partaideen %70a emakumeak dira.

Partaidetza handiena biltzen duten jarduerak Pilates eta ziklo-indoor dira, nahiz eta TRX, Jumpfit edo Cross Training jarduera berriak indarrarekin sartzen ari diren. Adingabeko kasuan, lehen postuan 3-11 urte bitartekoei zuzendutako igeriketa kokatzen da (3.000 partaide). Era berean, aipatu behar da ere 65 urtetik gorakoei zuzendutako kirol jardueretan partaidetza (1.800 partaide)

Donostiako kirolak gogorarazi nahi du izena emateko epea kanpainan zehar irekita mantentzen dela, oraindik plaza libre geratzen diren ikastaroetarako. Beteta dauden ikastaroetan itxaron zerrendan izena emateko aukera badago, ikasturtean zehar bajak izan ezkero, ikastaro horietan parte hartzeko aukera egon liteke eta. Izen-emateak on-line egin daitezke, donostiakirola.eus webgunearen bidez.