Atzo Bilbon gertatutako sexu-erasoagatik pertsona bat atxilotu dute

0

Atzo, astelehena, Bilbon egindako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak.

Bostak bostak hamar gutxiak aldera, emakume gazte bat Bolueta inguruan patruila batera hurbildu zen, eta, oso urduri, sexu-eraso baten biktima izan zela jakinarazi zion. Egilea ezagutzen zuen gizonezko bat izan zen, eta, zirudienez, inguruko diskoteka batean zegoen. Susmagarria, 29 urteko gizonezkoa, aisia-establezimendu horretan aurkitu eta atxilotu egin zuten.

Bitartean, biktima ospitale batera eraman zuten, osasun-laguntza jaso zezan.

Bilboko ertzain-etxean, bidezko polizia-eginbideak egin ziren, eta, amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku jarri zuten atzo arratsaldean.