Oscar Jara soziologo perutar-costarricarrarra Donostian izan da

0

Oscar Jara soziologo eta herri hezitzaile perutar-costarricarra irailaren 24an Donostian izan zen, eta bertako zinegotziek harrera egin zioten.

Oscar Jarak Costa Ricako Aforja ikasketa eta argitalpen zentroa zuzentzen du, eta, duela hainbat urtetik, Emaus fundazioan laguntzen du. Lankidetza Bulegoak, gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta heziketarako laguntzen barruan, Emausen bi proiektu babestu ditu 2018an eta 2019an.

Udal ordezkariekin izandako bileran, Oscar Jarak xeheki azaldu zuen zertan datzan “Ekimuin” proiektua, ekonomia sozial eta solidarioarena, 2018an lagundua, bai eta “Karrikan” proiektua ere, komunitate inklusibo, ekitatibo eta eraldatzaileak sortzekoa, 2019an lagundua.

Donostiara egindako bisitan, parte hartu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean izandako saio batean, hango irakasleekin, unibertsitate eraldatzailearen prozesua aurkezten.

Bileran izandakoek eskerrak eman zizkieten Oscar Jarari eta Emauseko eta Lankidetza Bulegoko ordezkariei aukera emateagatik EAEn, Gipuzkoan eta udal esparruan kontsumo arduratsuaren eta integrazioaren arloan egiten den lana sakonkiago ezagutzeko.