Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik da urriaren 18ra arte Gipuzkoako hiriburuan.
«Tú–tik GU-ra, ongi etorri mintzalagunon mundura!» lemapean, egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei zuzenduta dago eta berebiziko garrantzia du ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.
Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker 25 euro ordaindu behar dute soilik praktika behar duten parte hartzaileek.
Izena emateko bide nagusia Bagera elkartearen www.bagera.eus webgunea izango da. Horrez gain, elkartearen egoitzan (Hernani kaleko 15. zenbakian) ere egin daiteke.