«The Serious Battle» break dance txapelketa ospatuko da larunbatean Bilborock-en

0

Larunbat honetan, urriak 5, Bilborock-ek «The Serious Battle» break dance txapelketaren bigarren edizioa ospatuko du, zehazki 16:30etik 23.00etara bitartean.

Iazko arrakastaren ostean, berriz ere bultza egin nahi zaio gazteek break dance-aren hiri-kulturaren alorrean sustatzen duten ekimen honi. Aurreko edizioan, 41 izan ziren lehiatzaileak, Estatuko alde batetik eta bestetik etorrita.

Ekimenaren sustatzaileak Eneko Redondo eta Scarlet dira, zeintzuek 10 urte baino gehiagoko esperientzia bildua baitaukate Hip Hop kulturaren eremuan, bereziki Breaking modalitatean. Bizimodu profesionalean nahiz bestelakoan dute konpromisoa musika mota horrekin.