Pertsona nagusientzako dantzaldiak astebururo Bilbon

0

Urriko larunbat eta igandetan Bilbon ez dira faltako pertsona nagusiei zuzendutako dantzaldiak.

Hain zuzen ere, Levante plazan eta Casilla plazan egiten dira dantzaldiok, eta horrela ehunka bilbotarrek musikaz eta dantzaz betetzen dituzte asteburuak. Gero, negua iristen denean musika-topaleku horiek hurrengo udaberrira arte agurtzen dira.

Ohikoa den legez, astero orkestra bat arduratzen da dantzaldiaz; nagusiek zuzeneko musika entzuteko eta aire zabalean egoteko aukera izaten dute. Dibertitzea, sedentarismoaren aurka egitea eta zahartze osasuntsua sustatzea dira Udalak jarduera honekin lortu nahi duena; izan ere, helburua da pertsona nagusi bilbotarren zahartze aktiboan laguntzea, hartara bizi-kalitate hobea eta handiagoa izan dezaten.

Horiek horrela, parte-hartze bidezko doako jarduera hau ezinbesteko hitzordua da ehunka pertsona nagusirentzat, dantzaldien bidez, aktibo eta osasuntsu egon nahi dutelako, bizimodu sedentariotik urrunduz. Doakoak dira dantzaldiak, sarrera librekoak. Jende asko hurbildu ohi da, onarpen ona daukate.