Eguzki Ekologista taldeak joan den ostiralean Mundakan hasitako isurketa ikusgarria salatu du.
«Isurketa itsasora iritsi zen Lamiarango araztegiarekin aspalditik lotuta egon beharko lukeen kolektore batetik eta are larriagoa dena, araztegia poligono honen ondoan egonik», dio Eguzkik.
Izan ere, talde ekologista honek otsailean salatu zuen kolektore horren egoera.