Bizkaiko hondartzek 10etik 7,89 puntu lortu dituzte inkesta batean

0

Bizkaiko hondartzetako erabiltzaileek 10etik 7,8 puntuko nota eman diete hauei bertako Foru Aldundiak eginiko inkestan.

Inkestatuek gehien baloratzen duten alderdia, beste urte batez, segurtasunarena da, 8,82 puntu jasotzen baititu. Sorosleek gainditu egiten dute nota hori, 9,78koa delako. Bainuaren segurtasunak lortu duen nota 9,38koa da, eta hondartzainek 8,59koa lortu dute.

Garbitasuna da bigarren baloraziorik altuena lortzen duen alderdia, 7,88 puntu. Horren barruan, eta nota horren gainetik, freskagarrien laten eta hondakin artifizialen garbiketa dago (9,03) eta paperontziak eskuragarri izatea (8,19).

Zerbitzuei eta ekipamenduei dagokienez, 7,31 puntuko nota jasotzen dute. Alderdi horretan, erabiltzaileek gehien baloratzen dituzten gaiak hondartzara sartzeko erraztasuna (8,07) eta megafoniaren erabilgarritasuna (7,65) dira.