Hamalau erakundek osatzen dute Artigasko Gelaren jarduera

0

Artigasko Gelak, hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako Bizkaiko zentroak, hamalau erakunderekin sinatu du lankidetza-hitzarmena.

Aurten, hamahiru erakunde laguntzaileei (Signus, Rafinor, Koopera, Indumetal, Ecovidrio, Trienekens, Enviser, Ferrovial, Valoriza, Zabalgarbi, Artigas ABEE, EEE/EVE eta Eroski) beste bat gehitu zaie: Sigaus.

Erakunde horiek guztiek Artigaseko Gelaren helburuekiko konpromisoa hartu dute. Helburu horiek honako hauek dira: herritarrak sentsibilizatzea Bizkaian sortzen diren hondakinekin lotutako prebentzio-, berrerabiltze- eta birziklatze-prozesu guztiei buruz. Horretarako, zentroak, Berdeago-Jasangarritasunerako Europako Elkartearekin dihardu lanean zenbait jarduera garatzeko, hain zuzen, arlo hauekin lotutakoak: kontsumo arduratsua egiteko moduak, bisitariei sortutako hondakinen ingurumen-inpaktua ikusarazi eta jarrera eta jarduerak aldatu beharrari buruz hausnarketa egiten laguntzea. Iazko ikasturtean  6.536 pertsonak hartu zuten parte zentroan.