Franco Eroriren Haranetik urriaren 25a baino lehen aterako dute

0
PRUEBA

Carmen Calvo jarduneko presidenteordeak gaur eguerdian jakinarazi duenez, Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Eroriren Haranetik urriaren 25a baino lehen ateratzeko asmoa du Espainiako Gobernuak.

Senideei data zehatzaren eta orduaren berri 48 ordu lehenago emango diote, el Pardo-Mingorrubio hilerrira joateko aukera izan dezaten.

Eroriren Haraneko basilikan Dolores Delgado Justizia ministroa bakarrik izango da, erresuma notario nagusi gisa akta jasotzeko. Era berean, gorpuzkiak hobitik ateratzeko langileak bertan izango dira. Komunikabideek sarrera galarazita izango dute.