Donostiak Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Astea ospatuko du

0

Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen SailakBihotz-Biriketako Bizkortzearen Astea antolatu du hirian, Osakidetzarekin,EHUrekin, Gurutze Gorriarekin eta DYArekin batera lan eginez.

Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotzizak adierazi duenez, “bihotz-biriketako geldialdia osasun publikoko arazoa da, lehen mailakoa. Geldialdien %80 ospitalez kanpo gertatzen dira eta, nahiz eta kasuen % 60an lekuko bat egon, % 25ek bakarrik egiten ditu bihotz-birikak bizkortzeko (BBB) maniobrak, osasun-baliabideak iritsi bitartean”.

Udalak egokitzat jotzen du etengabeko prestakuntza bultzatzea BBBren arloan, proiektu baten bidez bere eginez, herri mailan: BBBri buruzko sentsibilizazioa areagotzea eta arlo horretako oinarrizko osasun-tekniken inguruko prestakuntza-maila handitzea.