Finantzen Euskal Kontseiluak 6,6 milioi euro ordainduko ditu Kaikuren %7,31 erosteko.
Kontseilu hau Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde publikoa da, eta xede du euskal enpresen finantziaziorako sarbidea erraztea. Kaikun egoteak euskal enpresaren estrategia eta euskal lehen sektorearekiko haren konpromisoa indartuko du.
Hala, Kaikuren eta haren berrikuntzaren bidez, bermatzen da tokiko nekazariek ekoiztutako esnearen bilketa (km0 produktuak), Pedro Azpiazu Ogasuna eta Ekonomia sailburuak asteko Gobernu bilera astearte honetan azaldu duenez.