Perretxikoak ezagutzeko zerbitzua eskaintzen da Bilbon astelehenetan

0

Abian da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren perretxikoak ezagutzeko zerbitzua.

Horrela bada, astelehenetan, urriaren 7tik abenduaren 2ra arte, mikologia zaleek aukera izango dute mendian bildutako aleen inguruko zalantzak argitzeko.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Yolanda Diezek perretxikoak ezagutzeko zerbitzua bisitatu du gaur goizean, prentsarekin batera. Doako zerbitzu hori Sailak Ugalde kaleko 7an duen egoitzan dago eta iaz 394 kontsulta jaso zituen.

Perretxikoak ezagutzeko zerbitzuaren helburua bildutako aleak jateko modukoak diren ala ez zehaztea da, hartara espezie toxikoak jateagatik izan daitezkeen intoxikazioak saihesteko. Ildo horretatik, Zerbitzuak dei egiten die herritarrei bisitan etortzeko eta zalantzarik txikienaren aurrean kontsulta egiteko; bai eta ondoezik sentitu orduko larrialdi zerbitzuetara joateko ere.