Atzo arratsaldean 38 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizko Udaltzaingoak genero indarkeriaren delitu bat leporatuta.
Udaltzaingoak ohar batean azaldu duenez, 092 zenbakira egindako dei batek eraso horren berri eman zuen, eta hala, patruila bat bertara joan eta bikotearekin eta jipoiaren lekuko batekin elkarrizketatu zen.
Biktimak aitortu zuen bikotekideak jo egin zuela. Bertsio guztiak entzun ondoren, eta erasoaren ondorioz emakumeak zeuzkan aztarnak ikusirik, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.