Ia 2.400 hautagai Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko 126 osasun-laguntzaileen plazetarako

0

Guztira 2.399 pertsona onartu dituzte Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen2016ko eta 2017ko Lan Eskaintza Publikoetako 126 osasun-laguntzaileen plazak betetzeko larunbat honetan egingo diren probak egiteko.

Azterketa, test motakoa, goizeko 11:30etik aurrera egingo dute Barakaldoko BECeko 2. pabiloian. Lanpostugaiak 10: 45etik aurrera sartu ahal izango dira beren eserlekuetara.

Azterketa gainditzen duten pertsonak Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko osasun-laguntzaileen aldi baterako lan-poltsan sartuko dira. Ariketaren kalifikazioak eta erantzunen plantilla egun berean ezagutuko dira, irakurketa optikoaren bidez egingo den zuzenketa-prozesua amaitu ondoren. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen webgunean kontsulta daitezke: www.ifas.bizkaia.eus.