Hemen da berriz ere ‘Zinema Euskaraz’ ekimena

0

Aurten ere «Zinema Euskaraz» programak euskarazko zenbait film eskainiko dizkie Bilboko Uriko ikasleei.

2019-2020 ikasturte honetan, egitarauak 16 film eskainiko dizkie guztira egitasmoari atxikitako Bilboko ikastetxeetako haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleei.

Beste urte batzuetan ez legetxe, 2019-2020 ikasturteko berritasuna izango da bigarren hezkuntzako ikasleek ingelesez ikusi ahal izango dutela film bat, jatorrizko bertsioan; «Just Charlie«. Gainera, aukera izango dute azpitituluen hizkuntza hautatzeko, ingelesez edo euskaraz. Ez da, ordea, berritasun bakarra. “Zinema Euskaraz” programak zinema prezio berezietan eskainiz estreinatuko du ikasturtea. Ikasle zinemazaleek bi film ikusi ahal izango dituzte 3 euroan.

Programa honek harrera ona du Bilboko ikastetxeetan. Iazko 2018-2019 ikasturtean, Uriko 35 ikastetxek hartu zuten parte. 2019-2020 ikasturterako, 40 bat ikastetxek eman dute izena, eta epea irekita dago oraindik. Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman ahal dute, kurtso osoan zehar, Tinko Euskara Elkartearen web gune honen bidez www.tinkoeuskara.eus eta Irudi Biziak Elkartearen webgunearen bidez www.irudibiziak.com edo telefono honetan: 944 16 66 77. Hala ere, kontuan izan behar da saio bakoitzaren edukierari lotuta dagoela filma.

«Zinema Euskaraz» programak 16 film eskaintzen ditu: 10 haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat, eta 6 bigarren hezkuntzako ikasleentzat.